Morfologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte
Lists
Only you see this
Abstract
Artikulu honetan morfologia konputazionalaren garapena azalduko dugu, Ixa taldeak euskararako egindako aplikazioa azpimarratuz. Bilakaera historikoa jaso nahi izan dugu, teknologiaren bilakaera eta aplikazioen bilakaera uztartuz, beti euskararen gainean egindakoa adibidetzat hartuta. Teknologiaren bilakaerari dagokionez, ezagutzan oinarritutako ereduak ohikoak eta nagusi izan dira morfologian, baina hurbilpen estatistikoan, eta, batez ere, ikasketa sakonean oinarritutakoak, ugalduz joan dira azken urteetan, horietako asko datuak eta gramatikak eskuragarriak ez dituzten hizkuntzetarako (edo dialektoetarako). Aplikazioak direla eta, ezagunena eta erabiliena zuzentzaile ortografikoa da, baina irakaskuntzarekin edo bertsogintzarekin lotutakoak ere aipagarriak dira.<br> HITZ GAKOAK: morfologia konputazionala, zuzenketa ortografikoa, hizkuntz teknologia
BibTeX
@inproceedings{aduriz2023morfologia,
author = {Itziar Aduriz and Manex Agirrezabal and Eneko Agirre and Iñaki Alegria and Xabier Arregi and José María Arriola Egurrola and Xabier Artola Zubillaga and Arantza Díaz de Ilarraza and Ainara Estarrona and Izaskun Etxeberria and Nerea Ezeiza and Kepa Sarasola},
title = {{Morfologia Konputazionala Euskaraz, 35 urte}},
booktitle = {Zenodo},
year = {2023},
doi = {10.5281/zenodo.7927167},
}Loading related content...